Osasun, Hezkuntza eta Gizarte Esku Hartze arloetako zerbitzuetan lan egiten duten profesionalek oso egoera zailei aurre egin behar izaten diete, egunero.
Rol profesionala
Ikuspuntu emozionaletik, batetik, arazo korapilatsuak dituzten pertsona oso desberdinen sufrimendua arindu behar dute, eta irtenbidea ematen saiatu; lan hori egin behar dute beste profesional eta erakunde batzuekin koordinatuta, baina beti ez dituzte izaten jarduketa-irizpide berak. Egoera horiek frustrazioa eta ezintasuna eragiten dituzte, eta profesionalengan akidura handia eragin dezakete.
Bestetik, ikuspuntu fisikotik, profesionalek, mendeko pertsonak zaintzen dituztenek bezala, sarri izaten dituzte beharturiko jarrerekin eta keinu errepikakorrekin loturiko gaitzak. Horri zama psikosozial handia batzen zaio, soldata eskasak, aitorpen sozialik eza eta lan-ibilbidean aurrera edo gora egiteko aukera oso-oro urriak, besteak beste.
Gaixotasunak prebenitzeko eta norberaren osasuna hobetzeko, nahitaezkoa da jarrera eta keinu desegokiak antzematen ikastea, aztura txarrak alde batera uztea eta tresna osasungarriak bereganatzea.
Profesionalek non hitz egin dezakete honetaz guztiaz? Nork zaintzen ditu zaintzaileak? Zein metodo edo baliabiderekin?
Besteren artean, Psikologia sozialak, Psikodramak eta Jarreren Berreziketak eskaintzen dituzten tresna teoriko eta praktikoek laguntzen digute hobeto ulertzen, profesionalen arteko hausnarketa kolektiborako gune batean, zein prozesuri egiten dieten aurre haien eguneroko jardunean. Metodo horiei esker, halaber, irizpideak batera daitezke, eta langileei esleituriko rolen zorroztasun-zama handia arindu. Horrek guztiak distantzia osasungarriagoa ematen die, eta, hala, modu eraginkorragoan esku har dezakete, profesionalengan eta zerbitzuetan unadura arinduta.
Laguntza behar duzu?
Edirenen, laguntza eman diezazukegu; jar zaitez gurekin harremanetan telefono-zenbaki honetara hots eginda
945 266 366
Behar duzunari buruzko informazioa emango dizugu, edo hitzordua ezarriko dugu, zure kasua ezagutzeko