Profesionalek beharra dute, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorrerantz aurrera egiten jarraitzeko, esku hartzeko beren proiektuetan estrategiak txertatzeko.
Genero berdintasunari buruzko prestakuntza
EDIRENek hainbat prestakuntza-ekintza proposatzen ditu, hainbat jarduketa-esparrutan, guztiak ere genero-berdintasunarekin lotuak. Hauek dira helburuetako batzuk:
- Genero-ikuspegia txertatu gizartean esku hartzeko proiektuetan.
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuneranzko esku-hartzean erreferentziazko esparrua ezagutu eta deskribatu.
- Kontuan hartu esku-hartze profesionalaren ingurune zehatzeko baliabideei eta garaturiko esperientziei buruzko informazioa, gizonen eta emakumeen berdintasunaren sustapenari dagokionez.
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz aurrera egiteko osagai esanguratsuenak karakterizatu, esku-hartze/proiektu baten diseinuaren fase bakoitzean.
- Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun ezarekin lotuta azterturiko informazioa transmititu, gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasun eraginkorrerantz aurrera egiteko beharra sustatuta.
- Jokabide eta estereotipo sexistak antzeman, irudien zein hizkuntzaren bidez adieraziak, esku-hartze profesionala garatu bitartean.
- Egiturak, lantaldeak eta haien funtzionamendua ezagutu generoen aukera-berdintasunaren sustapenean haiek koordinatzeko, prestatzeko eta bideratzeko.
- Genero-berdintasunera bideraturiko esku-hartzeetan, beste baliabide edo zerbitzu batzuetako profesionalen parte-hartzea eta haiekiko koordinazioa bermatzeko prozedurak ezarri.