Asko aurreratu da arlo honetan, baina lanean jarraitu beharra dago emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna erdiesteko.
Genero Berdintasuna
Emakumeek eta gizonek jendartean bete izan ohi duten papera asko aldatzen ari da. Emakumeek lan-merkatuan gehiago parte hartzeak, prestakuntza eta kultura eskuragarriago izateak eta, neurri txikiagoan, erabakiak hartzen diren esparruetan egoteak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuneranzko gizarte-aldaketak eragiten ari dira.
Halere, orain arte lortutakoa ez da nahikoa; izan ere, batzuen eta besteen balioespen eta aitorpen ekonomiko eta sozialak oso desberdina izaten jarraitzen du.
Funtsezkoa da esku hartzeko proposamenak egiten jarraitzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun ezaren arraila gero eta estuagoa izan dadin, betiko desagertu arte.