Ediren kooperatiba sortu zenean, euskaraz genekienak oso gutxi ginen, eta horietatik euskaraz lan egiten genuenak, are gutxiago.
Urte batzuk pasa dira ordutik eta hizkuntza paisaia asko aldatu da, talde gaztea gara eta euskara entzuten eta hitz egiten da Edirenen lankideen artean. Eta honekin batera zorionez, psikoterapia zerbitzua euskaraz eskeini dezakegu.
Psikoterapia prozesu batean hasten diren pertsonen artean, badaude gutxi batzuk euskaraz hobeto moldatzen direnak eta prozesu terapeutikoa euskaraz egitea eskatzen dutenak. Oso gutxi badira ere, kopurua hazten doala esango nuke, poliki poliki, tantaz tanta.
Emozioak sentitzen, sentitzen duguna onartzen eta hauek gure buruari lehenesten ez gara oso trebeak izaten, ohitura falta agian!!
Esfortsu handia eta erabaki ausarta izaten da terapia prozesu bat hastea eta prozesu horretan terapeuta bidelagun izango dugu. Horregatik oso garrantsitzua izango da prozesu terapeutikoa eroso sentitzen garen hizkuntzan egin ahal izatea, normalean ama hizkuntza izaten delarik, baina ez beti, eta ez Gasteiz batean oraindik behintzat.
Edirenera badatoz beraien ama hizkuntza euskara izanik psikoterapia euskaraz egiten dutenak eta badaude ere, euskara ama hizkuntza ez izanik, euskaraz bizitzeko hautua hartzen dutenak ere.
Terapia prozesuak euskalduntzea ez da lan makala, egia esan, ez da lekurik errezena (egokiena ere ez) lehenengo hitza euskaraz egitearen konpromezua hartzeko. Terapia prozesu batean gure barrena hustuko dugu, negar egingo dugu, haserretuko gara, barre ere egingo dugu zenbaitetan… Askotan ikusten dugu holakoetan, garai bateko adierazpenak azaltzen direla (txikitakoak, gazteetakoak… ) ta hala da, emozioek ez dute denboraz ezta lekuetaz ulertzen, bizirik daude eta hor daude, besterik ez, norberak hauen zentzua aurkitu ditzan.
Egia esan, hizkuntza biak erabiltzen ditugu maiz; saioaren arabera, momentuaren arabera, pertsonaren arabera. Gertatu izan da, euskarazko psikoterapian, zenbaitetan gaztelainara pasatu izana, baina gertatu izan zaigu ere alderantzizkoa, erderaz aritu ta bapatean euskarara pasatzea. Eta horrek euskara bizirik dagoelaren seinale da, horrek emozionatu egiten gaitu.
Hau guztia duela urte batzuk ezinezkoa zela esago genuke. Tantaz tanta, itsaso bihurtzen bagoaz, sorionekuak gu.
Haizea Marijuan, psikologoa
Deja una respuesta