KORRIKA izan da aurten, bukatu da euskararen aldeko lasterketa “eroa” bezain hunkigarria. Ediren parte hartu du kooperatiben kilometroan korrika egiten.
Ediren kooperatiba sortu zenean, euskaraz genekienak gutxi ginen, eta horietatik euskaraz lan egiten genuenak, are gutxiago.
Urte batzuk pasa dira ordutik eta hizkuntza paisaia asko aldatu da, talde gaztea gara eta euskara entzuten eta hitz egiten da Edirenen lankideen artean. Euskaraz ez dakitenek ere bere alea jarri dute aurtengo HARRO HERRI KORRIKAn.
Edireneko zerbitzu guztiak euskaraz eskaini ditzakegula esan dezakegu orain; fisioterapiatik, hitzaldi zein tailerretara. Badira urteak psikoterapia zerbitzua ere euskaraz egin daitekeela gurean.
Fisioterapia, tailerrak edo hitzaldiak euskaraz egin ahal izatea bada garaipen txiki bat baina psikoterapia prozesua euskaraz izateko hautua erronka izaten da Gasteiz batean.
Psikoterapia prozesu batean hasten diren pertsonen artean, badaude gutxi batzuk euskaraz hobeto moldatzen direnak eta prozesu terapeutikoa euskaraz egitea eskatzen dutenak. Oso gutxi badira ere, kopurua hazten doala esango genuke, poliki poliki, tantaz tanta.
Emozioak sentitzen, sentitzen duguna onartzen eta hauek gure buruari lehenesten ez gara oso trebeak izaten, ohitura falta agian!!
Esfortsu handia eta erabaki ausarta izaten da terapia prozesu bat hastea eta prozesu horretan terapeuta bidelagun izango dugu. Horregatik oso garrantsitzua izango da prozesu terapeutikoa eroso sentitzen garen hizkuntzan egin ahal izatea, normalean ama hizkuntza izaten delarik, baina ez beti.
Edirenera badatoz beraien ama hizkuntza euskara izanik psikoterapia euskaraz egiten dutenak eta badaude ere, euskara ama hizkuntza ez izanik, euskaraz bizitzeko hautua hartzen dutenak ere.
Terapia prozesuak euskalduntzea ez da lan makala, egia esan, ez da lekurik errezena (egokiena ere ez) euskaraz egitearen konpromezua hartzeko. Terapia prozesu batean gure barrena hustuko dugu, negar egingo dugu, haserretuko gara, barre ere egingo dugu zenbaitetan… Entzun dugu euskara sentimnendua, afektua ere badela.
Askotan ikusten dugu holakoetan, garai bateko adierazpenak azaltzen direla (txikitakoak, gazteetakoak… ) ta hala da, emozioek ez dute denboraz ezta lekuetaz ulertzen, bizirik daude eta hor daude, besterik ez, norberak hauen zentzua aurkitu ditzan.
Egia esan, hizkuntza biak erabiltzen ditugu maiz; saioaren arabera, momentuaren arabera, pertsonaren arabera. Gertatu izan da, euskarazko psikoterapian, zenbaitetan gaztelainara pasatu izana, baina gertatu izan zaigu ere alderantzizkoa, erderaz aritu ta bapatean euskarara pasatzea. Eta horrek euskara bizirik dagoelaren seinale da, horrek emozionatu egiten gaitu.
Hau guztia duela urte batzuk ezinezkoa zela esago genuke, EDIREN euskalduntzen jarraitzeko prozesua ere abian jarri dugu orain (eskuara zerbitzuarekin).
Tantaz tanta, itsaso bihurtzen bagoaz, harro herri. KORRIKAko mezuak dion bezala, hizkuntzaren dimentsio guziak izan ditzan hiztunak, gizartearen arlo oro bustiko du hizkuntza politikak. Elkar zainduz bidea bizigarri eginez.
Haizea Marijuan, psikologoa
Deja una respuesta