Ane 40 urteko emakumea da. Lan administratiboetan egiten du lan. Urteak daramatza bizkarrean arazoak dituela, batik bat zerbikaletan eta lunbarretan. Hori konpontzeko, noizean behin masajeak hartzera joan izan da. Saio horien ondoren, hobeto sentitzen da, baina denboraz berriro bueltatzen dira arazoak. Mina geroz eta jarraituagoa da, eta geroz eta biziagoa, gainera.
Lagun batek esan dio EDIRENen egon dela, eta on egin diola. Probatzeko aholkatu dio.
Aldarte ona dauka, trabak traba eta minak min, lana ondo egiten duelako, eta eguneroko bizitzan ere ondo moldatzen delako. Askotan izaten du buruko mina. Eguna amaitzen denean, guztiz nekatuta egoten da. Berrogei urteak gogor etorri zaizkiola pentsatzen du, eta gainbehera fisikoa agerian dagoela.
Zera pentsatzen du: ?ez dut ezertarako balio izango, ala??
Eta bere buruari erantzuten dio: ?jakina, berrogei urte eta daramadan bizitza-erritmoarekin, zer espero dezaket, ba??
EDIRENera joan eta jarrera- eta egitura-mailako azterketa egin du. Ikusi da denboran zehar mantendutako jarrera desegoki batek areagotu egin duela bere gorputzeko okerdura. Ez dauka egiturazko arazorik, baina bai ahuluneak eta desoreka muskularrak. Ez du ekarri bestelako frogarik, hala nola erradiografiarik. Pentsatu dugu egokia dela halakoak egitea.
Honako tratamendu hau proposatu diogu:
· Tentsioan dauden muskuluak lasaitu eta ahul dauden muskuluak indartzea, oreka muskular egokia eskuratzeko.
· Lanean jarrera egokia mantentzeko tresna ergonomikoak erakutsi dizkiogu.
· Eserita nahiz zutik jarrera egokiak zer izan behar duen irakatsi diogu.
· Etxean egiteko ariketa batzuk proposatu dizkiogu, ikasitakoa lantzen jarrai dezan.
Saio batzuk egin ostean, Ane askoz hobeto sentitzen da, ikasitakoari esker. Ondoeza desagertu egin da, eta egoera horrek iraun egiten du.
Aldartea hobetu eta eguna indartsu amaitzen du.
Jarrera egokia erabat barneratzen duenean eta ikasten duenean nola mugitu behar den, gorputzerako ariketa egokienak zein diren, eta nola egin behar dituen, bere osasunaz arduratzeko aukera izango du eta nonahi egin ahal izango ditu ariketa horiek. Gorputza jarrera osasungarriago batera egokituko da, eta denbora luzez minik gabe egon ahal izango da.