Ziurgabetasun, kontrol gabeko eta zalantzaz gainezka beteriko momentu hauen atzean ikasketa gaitasun bat dagoela uzte dut. Seguruenik, momentu batzuk beste batzuk baino hobeto eramango ditugu, egoera batzuk beste batzuk baino krudelagoak izango dira… Tamalez, momentu gogorrak biziko ditugu, gogorra izango delako, ezin dezakegu egin ezer gertatu balitz bezala. Ez da nahikoa izango positibo izatearekin eta ondo egoteko nahi handia izatearekin, guzti hau konplexuagoa da.
Lehenik eta behin, ez da beharrezkoa ondo sentitzea. Ezinegona, beldurra, antsietatea, urduritasuna, tristura…sentiarazteko aukera eman behar diogu gure buruari, hori bada benetan sentitzen duguna. Ondo egotea ez exijitzea, ondo egotera hurbilduko gaituen lehenengo urratsa izango baitda.
Egoera berri eta ezezagun honen ikasketa, beranduago helduko da…gurekin inoiz baino gehiago konektatuta egotearen eta gure burua lasaitzen ikasten jarraitzearen ikasketa. Beste bat alboan izatearen zoriona izanez gero, bestearekin ondo egotearen ikasketa, besteak ere sentimendu bizi hauek izan ditzakela ulertuz. Gure partetik ahal duguna jarri dezagun, gauzak hobeto egotera hurbil daitezen, nahiz eta gauzak nahi ditugun moduan ez diren.
Guzti hau amaiera izango du eta berriro kalera aterako gara, beharbada gurekin eta besteekin konektatuagoak. Beste egoera batzuk amaitzea desiratu dugun erara hau ere atzean geratuko da.
Estibaliz Oregui, Psikologoa, familia eta bikoteko psikoterapeuta
Utzi zure iruzkina