Anderrek 25 urte ditu eta asko gustatzen zaio Gasteizko parkeetan arineketan ibiltzea. Gaur, kilometro batzuk egiteko asmotan gelditu da lagunekin. Berandu iritsi da eta, horregatik, arrapaladan irten da etxetik. Une horretan, behaztopatu eta lurrera jausi da. Altxatu eta, ezer sentitzen ez duenez, barrezka hartu du autoa Buesa Arenara joateko, bertan geldituta dago eta.
Autotik irtendakoan, zapatilak aldatu eta orduantxe konturatu da orkatila handituta daukala. Egun horretan arineketan ez egitea erabaki du. Lagunei gertatutakoa azaldu eta Larrialdietara joan da. Une batez zain egon ostean, medikuak ikusi du; orkatilari begiratu eta bihurritua duela esan dio. Hanturaren aurkakoak, atsedena, izotza eta immobilizazioa agindu dizkio tratamendu gisa.
Gauean bertan, min handia du orkatilan, eta orkatilaren kanpoaldean taupadak sentitu ditu.
Astebete eta gero ondo dago, ez du inolako minik, ezegonkortasun puntu bat sentitu arren. Astebete pasatu denez, lagunak Buesa Arenan geldituta daude berriro, arineketan egiteko, eta berak ere joatea erabaki du. Autotik irten, lagunekin hizketan hasi, eta suspertze-prozesua azaldu die. Lagunetako batek esan dio ondo sendatuta ez badago, litekeena dela gaixoberritzea. Anderrek baietz egin dio buruarekin, eta arineketan hasi da. Handik gutxira, belardi batean sartu dira; Ander, ezegonkor samar sentitzen denez, astiro ibili da, beldurrez, eta orduan kanka! orkatila trokatu du. Lagunek altxatzen lagundu eta autora eraman dute. Bertan itzuli da etxera. Izotza jarri eta oina gorantz ipini du. Pentsatzen du ez duela inoiz gehiago korrika egingo? eta hainbeste gustatzen zaio!
Lesioa hobetzen lagunduko dioten profesionalekin harremanetan jartzea erabaki du. Horregatik, EDIRENekin kontaktua hartu eta hitzordua eskatu du. Biharamunean, Anderrek zentroko sendagilearekin izan du kontsulta. Azterketa batzuk egin eta historia entzun ondoren, orkatilako bihurritua (1. mailakoa) duela esan dio. Sendagileak zentroko fisioterapeutari deitu eta, bien artean, Anderrentzako konponbidea bilatu dute. Hasiera baten, suspertze funtzionala dator: sendagileak txandakako bainuak eta bendaje funtzional bat agindu dizkio.
Biharamunean, fisioterapia-tratamenduari hasiera emateko itzuli da; hainbat teknika dira, berariaz berarentzat prestatuta. Bi aste eta gero, Ander ezin hobeto dago, eta fisioterapeutak hainbat ariketa aholkatu dizkio, erabat suspertzeko eta hainbeste gustatzen zaion kirolari, arineketari, pixkanaka egokitzeko.
Edirengo profesionalak ez dira mugatu mina kendu eta lesioa noiz sendatuko ?zain? gelditzera. Hori egin beharrean, hantura-prozesua bizkorrago sendatu eta ehunen birsorkuntza aktibatzen duten teknikak erabili dituzte. Gainera, gainkargarik gabe aritzeko ahalegin-erritmo egokia ezarri dute orkatilarako, eta gaixoberritzeko arriskua murriztu dute horrela.