Cooperativa de Salud
Psikologian dugun eskarmentu guztia zure eskura jartzen dugu, bai helduentzat, bai nerabeentzat. Gure profesionalen taldeak urteak daramatza hainbat egoera eta arazo tratatzeko psikoterapia egiten.
Bilboko kontsultan banakako psikoterapia-saioak egiten ditugu helduaroko agertokiak eta arazoak jorratzeko. Psikoterapiak aukera emango dizu gertatzen zaizuna ulertzeko; hainbat egoerari aurre egiten eta horietatik indartuago irteten lagunduko dizu. Edireneko psikologoek prozesuan zehar lagunduko dizute.
Nerabe guztientzat familiaren eta hezkuntzaren ingurunea oso garrantzitsua den arren, batzuetan ezinbestekoa da profesional batek egoera zailei aurre egiten laguntzea, etorkizunean arazo handiagoak ekiditeko. Zalantzak, beldurrak, aldaketak, banaketak, asaldura-uneak... Normalak dira aldi horretan, baina garrantzitsua da horiek kudeatzen jakitea. Edirenen gazteei eta hauen gurasoei eta/edo hezitzaileei laguntzen diegu etapa horretan zehar.
Osasun mentala pertsona ororen ongizatearen eta bizi-kalitatearen funtsezko alderdia da. Zaintzea ezinbestekoa da osasun-egoera ona izateko eta egunerokotasunean bizi ditugun egoerei aurre egiteko.
Horretarako, beste pertsonen laguntza oso garrantzitsua da. Lagunak, senideak eta bikotekideak funtsezkoak dira gure osasun emozionalerako eta onuragarria da haien babesa izatea. Hala ere, batzuetan laguntza profesionala oso positiboa eta beharrezkoa da.
Psikologoek eta osasunaren arloko beste profesional batzuek osatzen dugun kooperatiba gara. Diziplina anitzeko lantaldea dugu eta eskarmentu handia dugu tratamendu psikologikoetan eta psikoterapian. Bilboko kontsultan artatuko zaituzte gure kideek, Idoia Madarieta eta Alaia Ozerinjauregi psikologoek. Egunero pertsonen osasun mentalaren zaintza sustatzeko egiten dugu lan eta edozein egoera kudeatzen laguntzen diegu: estresa, antsietatea, depresioa, doluak, traumak, harremantzeko arazoak, etab. Deitu edo idatzi, gustura artatuko zaitugu une bakoitzean behar duzun laguntza profesionala emateko.