Diziplina edo talde ezberdinetako profesionalek beti ez dituzte behar bezala koordinatzen beren esku-hartzeak, edo ez dituzte irizpide berak izaten egoera zailetan jokatzeko moduari dagokionez.
Taldeak gainberatzea
Egoera oso desberdin eta konplexuei egin behar izaten diete aurre, non tentsio emozionala handia izaten den.
Halako egoerak behin eta berriro bizitzeak frustrazioa eta ezintasuna eragiten ditu, eta profesionalengan eta, ondorioz, erabiltzaileengan unadura egin dezakete. Unadura horrek presio psikologiko itzela eragiten die langileei, eta langileok gatazkak eragin ditzakete lantaldeetan.
Egoera horrek haien harreman pertsonaletan, profesionaletan eta instituzionaletan eragin dezake, taldeen osasunak garesti ordainduta, eta haien esku-hartzeen eraginkortasuna txikiagoa izan daiteke.
Profesionalek non hitz egin dezakete honetaz guztiaz? Nork zaintzen ditu zaintzaileak? Zein metodo edo baliabiderekin?
Ezinegon horiek kontuan hartuta, EDIRENek taldeak gainbegiratzeko esparru bat izateko eskaria jaso du, eta taldeen eguneroko jardunean gertatu ohi diren egoerei aurre egiteko prestatu du.