Profesional gehienek taldean garatzen dute beren lana: dela erakunde edo lantalde bateko kide direlako, dela beren eguneroko lana taldeetan parte hartuz, haiek koordinatuz edo zuzenduz gauzatzen dutelako. Haatik, haien curriculumak aztertuz gero, ikus dezakegu ezagutza tekniko gutxi dituztela taldeekin aritzeko arloan.
Psikodrama eta talde teknikak
Sarritan, egiaztatzen dugu jendaurrean hitz egiteko orduan dituzten trebetasunak, bilera bat gidatzekoak edo pertsona-talde bat koordinatzekoak eginaren eginaz eureganatu dituztela, eskarmentuaz, eta egoera zail bat baino gehiago gainditu ondoren.
Giza taldeetan nahasten diren tentsioek norberaren gatazkekin, botere-borrokekin eta esleituriko rolekin zerikusia dute, baita erakundeak eta gizartea tartean sartzearekin ere. Hori dela eta, talde-lana lanabes atsegingarria izan daiteke, baita oso eraginkorra ere, edo profesionalaren amesgaiztorik handiena, hain aldagai desberdinei aurre egiteko tresnarik izan ezean.
Gaur egun, Psikodrama gero eta gehiago hedatzen ari da terapiatik beste esparru profesional batzuetara. Egoerak taldean antzeztea oso boteretsua da gatazkak argitzeko eta ez errepikatzeko behin eta berriro paper berak familiartean, lagunartean edo lanean.
Psikodramaren botere eraldatzaile handi horrexegatik da profesionalen prestakuntza, ikastaro honetan, hain prozesu bizia, neketsua eta, era berean, liluragarria.
Edirenek hiru mailako prestakuntza-programa eskaintzen du, Espainiako Psikoterapia eta Psikodrama Psikoanalitiko Institutuarekin elkarlanean.
Laguntza behar duzu?
Edirenen, laguntza eman diezazukegu; jar zaitez gurekin harremanetan telefono-zenbaki honetara hots egindao
945 266 366
Behar duzunari buruzko informazioa emango dizugu, edo hitzordua ezarriko dugu, zure kasua ezagutzeko.