Lanean nire burua zaintzen ikasi nahi dut, baita esku hartzeko nire teknikak hobetzen ere.
Profesionalentzako prestakuntza
Egungo bizimoduen aldaketek gero eta erronka gehiago dakarzkiete profesionalei beren eguneroko eginkizunetan:
- Lan-tresnarik eza: “Ez dakit nola jardun…”
- Lan-gainkarga: “Gainezka nago”, “Ezin dut guztiarekin”, “Nire gorputzak ezin du gehiago…”
- Neurrigabeko eskariak: “Bezero-erabiltzaileari ezin zaio ezetz esan…”
- Astirik eza: “Atzoko egon behar du…”
- Langilerik eza: “Biren artean, bosten lana egin behar dugu…”
- Lana eta familia kontziliatzeko arazoak: “Ez naiz iristen denera…”
- Arazoak teknologiarekin: “Aurrerapen bakoitza atzerapena da…”
- Emaitzak neurtzeko zailtasuna: “Lan handia egiten dut, baina ez zait ezer aitortzen…”.
Horrek guztiak nolabaiteko akidura edota erremina eragiten die beren lanbideari dagokionez, eta horregatik profesionalen eguneroko jardunean arrisku psikosozialeko egoerak sortzen dira.