Mª Carmen 43 urteko emakumea da. Leongo herri baten jaio zen eta 18 eta 13 urteko bi seme ditu. Aldi baterako administrari lana egiten du. Enpresa handi batean ari da, eta askotan aldatzen diote lanpostua. Gasteizen bizi da semeekin eta senarrarekin. Senarra saltzailea da eta, ondorioz, ordu asko ematen ditu etxetik kanpo. EDIRENgo kontsultara joan […]
“Bikotekide berriarekin harreman sexualak edukitzeak beldurtu egiten nau”
Luisa 59 urteko emakumea da, Extremadurakoa jatorriz baina Gasteizen hazia. Luisa orain dela sei urte alargundu zen, eta bi seme ditu, bakoitza bere familiarekin. Estu eta larri iritsi da EDIRENera, blokeatuta sentitzen delako. Azaldu du berrikitan gizon batekin irteten hasi dela eta oso gustura dagoela, baina harengana sexualki hurbiltzeko zailtasun handia duela. Hasieran, kostatu egin […]
“Burua galdu eta astakeriaren bat egiteko beldur naiz?”
Ikerrek 20 urte ditu; gurasoekin eta ahizparekin bizi da Gasteizen. Maila ertaineko modulu bat egiten du eta Batxilergoko irakasgai batzuk gelditzen zaizkio, urrutitik hori ikasten dabil eta. Hil batzuk daramatza arduratuta, behar zuen garaian ez zuelako Batxilergoa amaitu eta ez zelako unibertsitatera joan. Ikasketa-agiria ateratzea erraza izango zelakoan, aitari gezurra esan zion, agiria lortu zuela […]
“Alabak ez dit inoiz eragin, baina orain eskolan txarto ibiltzen hasi da”
Marta 16 urteko neskatoa da, Batxilergoko 1. mailako ikaslea. Gasteizen jaio zen eta 10 urteko ahizpa dauka. Aitak 54 urte ditu eta irakaslea da; amak 50 urte ditu eta administraria da. Aztegietan bizi dira, Gasteiztik hamar bat minutura. Amak EDIRENera deitu du, Martak eskolako emaitzetan beherakada izan duelako. Berak azaldu duenez, ez da ikasle txarra; […]