Pertsona asko ez daude pozik beren bizimoduarekin; sentitzen dute egiten dutena eta bere garaian espero eta planifikatu zutena ez datozela bat. Ikusten dute zelan, behin eta berriro, traba berak dituzten aurrean, eta gatazka beretan sartzen dira zergatik jakin gabe. Frustratuta daude, indargabe sentitzen dira, eta, azkenean, etsipenez onartzen dute beti “istorio berak” errepikatzea.
Hazkuntza pertsonala
Cambiar la vida no tiene tanto que ver con hacer muchos propósitos, proyectos y planes de futuro sino con descubrir cuál es el guión de vida que estamos repitiendo y quienes fueron las personas que nos lo asignaron en nuestro pasado.
Para recuperar el control sobre nuestras vidas es necesario esclarecer los mandatos familiares y roles que pesan sobre nosotras y nosotros, y que determinan nuestros pasos sin que nos demos cuenta. Sólo después de este trabajo podremos romper “círculos viciosos” que nos desgastan, ser protagonistas de nuestras decisiones y armar un proyecto de vida auténtico y personal.
Bizitza aldatzeak ez du hainbesteko zerikusirik etorkizunerako asmo, proiektu eta plan ugari egitearekin, baizik eta jakitearekin zein bizi-eskema errepikatzen ari garen eta nork esleitu zigun gure iraganean.
Gure bizitza berriz ere kontrolpean izateko, gainean daramatzagun familia-mandatuak eta rolak argitu behar ditugu, haiek erabakitzen baitituzte gure urratsak, gu ohartu gabe. Lan hori egindakoan baino ezingo ditugu hautsi akitzen gaituzten “sorgin-gurpilak”, orduan izango gara gure erabakien protagonista, eta benetako geure bizi-proiektua eraiki ahal izango dugu.
Talde-lanak ahalbidetzen dizkigun tresnak, Psikodrama Sinbolikoko teknikekin, oso baliagarriak dira lan sakona egiteko eta aipatu helburuak denbora gutxian betetzeko.