Egun, ohikoa da gurasoei honelakoak entzutea, haien seme-alabei dagokienez: Ez dago hura jasaterik!, Nahi dutena egiten dute!, Ezin dut semearekin!, Dena daukate eta… gehiago eskatzen dute!
Gurasoen prestakuntza
Pertsona askorentzat, seme-alaben heziketa borroka iraunkorra da, akigarria, eta, askotan, gainezka egiten die. Ozenki aitortzen dute ezinean dabiltzala beren familia-bizimodua nahi luketen bezala antolatu ahal izateko. Hala, estututa eta kezkatuta daude, gero eta kontzienteago direlako haiek oso garrantzitsuak direla seme-alaben etorkizuneko garapenean, umeengan itxaropen oso handiak jarrita.
Ondo egiten ari gara? Seme-alabak ondo prestatzen ari gara bizimodu modernorako? Halaxe izan dadin onartu behar dugu?… galdetzen diote bere buruari.
EDIRENen, talde-lanaren alde egiten dugu, gurasoek hausnartu ahal izateko, arloko adituekin batera, seme-alabak hezteko eginkizun zailaren gainean, gatazka edo ezinegona eragiten duten eguneroko bizimoduko egoerak aztertuta, familiako kide guztientzako bestelako aukera osasungarriren bat planteatzea helburu.