Seme-alabak etxetik emantzipatzen hasten diren bizi-zikloaren etapan, emakumeek eta gizonek irizpideak behar dituzte beren familia-bizitza berrantolatzeko, beren beharrak lehenetsi eta norberaren bizi-proiektua berreskuratu ahal izateko.
Familia eta Bikotea
Egungo bizimoduek ez dituzte ahalbidetzen prozesu garrantzitsu hauek, norberaren, familiaren eta gizartearen osasunerako nahiz norberaren identitatea konkistatzeko eta helduen bizi-proiektuak definitzeko inportanteak. Horregatik guztiagatik, EDIRENen egungo familiaren bilakaerak aztertzea proposatzen dugu, ikustea zein den bikotekidearen lekua, nola elkartzen diren emakumeak eta gizonak (ez gurasoak), nola egituratzen den sexualitatea, nork bere buruaren berreskurapena eta norberaren esparruen konkista.