Ondo nago, baina… hobeto egon nahi dut.
Osasunari buruzko tailerrak
Gure egungo bizimoduak gero eta nahasmen eta gainkarga handiagoak eragiten dizkigu: familia eta lana uztartu behar ditugu; inpotentzia sentitzen dugu gure seme-alaben heziketan; gure lagunengandik isolatuta gaude…; egoera horiek ezinegona sortzen dute, eta normaltzat jotzen dira, harik eta gaixotasun zehatzak eragiten dituzten arte.
Zein esparru daude gure bizimoduei ikuspegi kritikoz erreparatzeko eta bestelako aukerak bilatzeko?
Gizartean eta komunitatean esku hartzeko proposamenen helburua da hausnarketarako eta talde-prestakuntzarako guneak ahalbidetzea, biztanleriarentzat oro har, ikuspegi kritikoz heldu ahal izateko eguneroko bizimoduko egonezinei eta bizimodu horretan aldaketa osasungarriak egiteko.