Gure nerabeek mundu konplexuari egin behar diote aurre, sarritan nahasita egoten dira, eta haien jokabidearen bitartez laguntza eskatzen dute…
Nerabeentzako terapia
Nerabeek helduen erreferentzia behar izaten dute, sinetsarazi nahi diguten baino neurri handiagoan. Une egokian datorren laguntzak, familia- edo eskola-girotik apartekoak, etorkizuneko arazoak saihets ditzake. Bizitzaren aro horretan sartzeaz batera, hauek sortu ohi dira: zalantzak, ziurgabetasuna, aldaketak, aztoramen-uneak, familia-gatazkak, haustura lagun-taldearekin, “arriskuak”… Batzuetan, horrek guztiak eragin dezake nerabeak profesional batengana jotzea, arazoei aurre egiten eta konpontzen lagun diezaion. Inoiz ez da berandu; pausoa ematea da garrantzitsuena. Lan-mota hau nerabearekin zuzenean eta haren gurasoekin egiten da.