Haurrek arazoak izan ohi dituzte hitzen bidez euren ideiak eta emozioak adierazteko, batik bat 10 urtetik beherakoek. Ez dira behar bezain helduak, eta haien lengoaia eta pentsamendua ere ez dira behar beste heldu.
Hala ere, adituak dira beren barne-mundua gorputzaren eta mugimenduaren bitartez adierazten.
Jardunbide psikomotorrak gorputza erabiltzen du haurrari oro har heltzen laguntzeko. Horrek ahalbidetzen digu haren barne-munduan hura gehiegi ohartu gabe eta modu eraginkorragoan sartzea, adin horretan oso harreman estua baitago somatikoaren, afektiboaren eta kognitiboaren artean.
Tresna hau egokia da haurren arazoei aurre egiteko, hala nola:
- Eskolako zailtasunak
- Jokabide-arazoak: oldarkortasuna, inhibizioa, hiperaktibitatea…
- Komunikazio- eta hizkuntza-arazoak.
- Heltzeko zailtasunak.