Min morala edota gatazka emozionalak ditugunean, bakartzeko joera izaten dugu, eta zail egiten zaigu egoera hori beste pertsona batzuekin partekatzea.
Terapia de Grupo
Baina egoera kritiko horiek egoera berdintsuetatik pasatzen ari diren beste pertsona batzuekin igarotzen ditugunean, gure arazoak ez direla hain larriak iruditzen zaigu, eta beste edozein pertsonak eskain diezagukeen laguntza desberdina jasotzen dugu. Hobeto ulertzen dugu gertatzen zaiguna besteengan islatuta ikusten dugunean.
Beste pertsona batzuekiko harremanetan arazoak daudenean, talde-terapia da egokiena, benetako “giza harremanen laborategia” baita.
Talde-terapia indibiduala baino aktiboagoa eta mobilizatzaileagoa da, taldean zailagoa da ezkutatzea edo engainatzea. Taldeekiko terapia pertsonengan aldaketa eragiteko erabil dezakegun tresnarik ahaltsuenetako bat da. Terapia-taldeetan ikasi eta bizi dugunak bizitza osoan bidelagun izango ditugun esperientzia aberasgarriak uzten dizkigu.
Ediren-en terapian espezializatutako terapeuta bikainak ditugu, prozesu hau modu eraginkorrean erraztu dezaketenak.