Ebaluazio Psikologikoa informazio klinikoa eskuratzeko baliatzen da, proba psikologikoen bitartez.
Psikodiagnostikoa
Informazio hori idatziz ematen da, honetarako:
- Alde batetik, mundua ezagutzeko moduan eta adimenean dituen gaitasunak ezagutzeko, eta baliabide kognitiboetan eraginik ote dagoen jakiteko.
- Beste alde batetik, funtzionamendu psikologikoa eta nortasunarena ezagutzeko, pertsonaren eguneroko bizimodua baldintzatzen duen nahasmendu psikopatologikorik ote dagoen ezartzeko.
Lan honetan, bi alderdien arteko harremana hartzen da kontuan, pertsonak bizitzaren eskakizunetara egokitzeko dituen baliabideak eta gaitasunak ebaluatzeko eta jakiteko.
Ebaluazioak une zehatzetan egin daitezke, pertsonaren egoera psikologikoa aztertzeko, edo, tratamenduan baldin badago, ezaugarri kognitibo, psikologiko eta nortasunezkoak ikusteko.