Online psikoterapia aukera bikaina da, oso eraginkorra, mugitzeko beharrik gabe laguntzeko.
Online psikoterapia
Edirenek psikoterapia online egiteko zerbitzua eskainiko du.
Aurrez aurreko terapiaren oso antzekoa da, baina, kasu horretan, ez duzu lekuz aldatu beharrik izango.
Zure terapeuta astero jarriko da zurekin harremanetan, edo zure tratamenduaren arabera beharrezkoa den maiztasunarekin.
Terapia psikologikoa online egitea tresna oso baliagarria da nahasmendu ohikoenen tratamendurako, bereziki mugikortasun arazoren bat dagoen nahasmenduetan, izan fisikoak edo min kronikoren bat eragiten dutenak, edo psikologikoak, hala nola agorafobia edota nahasmendu obsesibo konpultsiboak.
Alternatiba bikaina da hainbat egoeratan:
- Duela gutxi bizi izan ditugun osasun-alertako uneetan.
- Bizilekua aldatu baduzu.
- Gaixotasunen bat edo lesioren bat baduzu eta ezin bazara mugitu.
- Beste batzuk.
Terapia online egiteko urratsak:
1. Eskatu hitzordua lehenengo saio bat egiteko, 945 266 366 telefonora deituz, posta elektroniko bidez (kooperatiba@ediren.com), edo gure webgunean dagoen harremanetarako formularioaren bidez.
2. Behin eskaera jasota, taldeko psikologoetako bat zurekin jarriko da harremanetan bere burua aurkezteko, eta laguntza profesionala zergatik eskatu duzun azaldu ahal izango diozu. Horrekin batera, saioak egiteko orduak eta egunak adostuko dituzue.
3. Saioa hasi baino lehen, baldintza eta arauei buruzko dokumentazioa, datuen babesaren ingurukoak eta abar emailaren bitartez bidaliko dizkizugu, zalantzak argitu, lan terapeutikoaren esparrua ezarri eta zure adostasuna jasotzeko.
4. Saioak bideo-konferentzia aplikazio seguru baten bidez garatuko dira. Sarbide-gakoak e-maila bidez bidaliko dizkizugu, saioa hasi aurretik.
5. Adostutako egun eta orduan prest bilatu intimitatea daukazun leku lasai bat, zure terapeutarekin hitz egin ahal izateko.
Horrela, modu erraz seguru eta erosoan, online emango dizugu arreta, kezka sortzen dizun arazo hori konpontzeko.