Musika hizkuntza baino lehengokoa da. Gizakia musikala da. Musika gure gogamen eta gorputzeko txoko izkutuetaraino heldu daiteke, bide berriak eraikiz.
Musikoterapia
Prestakuntza egokia duten profesionalen eskutik, musika edozein heltze-prozesu emozionaletarako katalizatzaile baliotsua da, norbanako-mailan zein talde- edo gizarte-mailan.
Mina arintzen laguntzen du, arnasketa, tentsioa eta pultsua egonkortzen ditu, mugimendua sustatzen du, martxa eta oreka ahalbidetuta.
Sentimenduak modu naturalean adieraztea errazten du, autoestimua eta norberaren gaineko ezagutza areagotuta, eta norberaren garapena ahalbidetuta.
Arreta eta kontzentrazioa areagotzen ditu, memoria indartzen du, eta sormena eta bat-batekotasuna bultzatzen ditu.
Bestelako komunikazio-bideak garatzea ahalbidetzen du, besteekiko harremanak eta gizarteratzea hobetuta.