Helduok geure minaren beldur izanik, nola egin ez ikusiarena gure seme-alaben sufrimenduari?
Haurrentzako terapia
Haurrak ez dira heldu txikiak: haien gogamena garatzen ari da, eta helduonaz besteko funtzionamendua du. Horrek eragiten du, batzuetan, haien jokabidearekin guraso edota hezitzaileak harritzea.
Ikasketa-prozesu eta ingurunearekiko egokitzapen etengabean daude, zeinak etengabeko berrantolaketa psikikoa eskatzen dien. Hala, desordena, nahasmendua eta, azken batean, sufrimendua sortzen dira.
Prozesu horretan gurasoek jokatu beharreko papera erabakigarria da, baina, tarteka, profesional baten laguntza behar izaten dute.
Haurrentzako terapiak haurraren ageriko sintoma bati aurre egiteko ez ezik (hau da, haren egunerokoan gertatzen zaiola ikusten dugun horri aurre egiteko), haren hazkunde psikiko-emozionalaren laguntzarako eta babeserako tresna ere badira.
Prozesu horretan, profesionala etengabe egoten da harremanetan haurraren garapenean parte hartzen duten eragileekin: familia, eskola, erakundeak…