Gehien maite dugunari eragin diezaiokegu minik handiena…
Familientzako terapia
komunikatzea. Nahi duguna esatea eta eskatzen digutena entzutea oso zaila izan daiteke bitartekari-lanak egingo dituen pertsonarik ez dagoenean. Hobeto ikusten dugu gure senideek behar dutena, geuk behar duguna baino.
Familia-terapia familia bereko kideen arteko esku-hartze psikologiko gisa proposatzen da, familia osoaren zein kide jakin baten arazoak konpontzeko.
Kasu askotan, familiak asmo oneko jokabideak izaten ditu, baina ez dira eraginkorrak; horrek eragin dezake konponbide erraza lukeen arazoa ondoez psikologikoa eragin dezakeen arazo bihurtzea.
Terapia-prozesuan, familian erabili ohi diren baina eraginkorrak ez diren konponbideak antzeman daitezke. Hala, aldaketak eragiten dira, eta bestelako irtenbideak proposatzen, familia-giro hobea edota kide baten ondoez psikologikoa konpontzea ahalbidetzeko.