Guztiok beldurtzen gaitu kontrola galtzeak, min emozionalak…
Banakako psikoterapia
Seguruenik, bizitzan ez diogu sekula aurre egin beharko bizi-krisialdi bati, ezta egunerokoari aurre egiten uzten ez diguten eta ulertzen ez ditugun sintoma emozionalei ere.
Psikoterapiaren bitartez, gertatzen zaizuna ulertu ahal izango duzu. Terapeutarekin egingo duzu lan, laguntzazko harreman bati eutsita, kezkatzen zaituzten eta sufriarazten dizuten egoerak ulertzeko eta zure bizi-kalitatea hobetzeko.
Profesionalak hainbat krisi-egoerari aurre egiten lagunduko dizu, indartuta atera zaitezen.
Tresna hau norberaren aberastasunerako ere erabil daiteke. Batzuetan, patologiarik izan gabe ere, arrazoi pertsonal edota profesionalengatik, gure burua hobeto ezagutzeko eta gure bizitza emozionala zaintzeko beharra izaten dugu.
Laguntza behar duzu?
Edirenen, laguntza eman diezazukegu; jar zaitez gurekin harremanetan telefono-zenbaki honetara hots eginda
945 266 366
Behar duzunari buruzko informazioa emango dizugu, edo hitzordua ezarriko dugu, zure kasua ezagutzeko.
Psikoterapia Bilbo
Bilbon psikoterapia-zentro baten bila bazabiltza, gure espezialista-takdeak zure bizitzako egoera erabakigarri eta/edo problematikoei aurre egiten lagundu ahal izango dizu.