Estutasunak edota tristurak blokeatu egin gaitzakete, eta gure eguneroko bizimodua garatzea eragotzi. Kasu horietan, laguntza farmakologikoa oso tresna baliagarria izan daiteke.
Psikiatria
Batzuetan, gogamena gaixotu egiten da, eta, beste edozein gorputz-atalek bezalaxe, tratamendu-beharra izango du. Arazo mentalen jarraipen estuak ahalbidetzen du haien bilakaera ona. Neurobiologiaren arloko egungo aurrerapenek tresna mordoa eskaintzen digute, eta, ondo erabiliz gero, gogamenaren sufrimendua arintzen eta geure buruaren kontrola berreskuratzen lagun diezagukete.
Psikofarmakoak laguntza boteretsua dira gogamenaren gaixotasunak tratatzeko.
Zenbait kasutan, ezinbestekoak dira; beste batzuetan, aldiz, laguntza ordainezina. Baina ez dira psikiatrek eskura duten tresna bakarra.
Farmako horiek beste terapia psikologiko batzuekin batera erabiltzen direnean, maiztasun gutxiagorekin behar izaten dira, dosi txikiagotan eta denbora-tarte laburragoan.
Horiek erabilita, gure asmoa ez da gogamena baliogabetzea, baizik eta sintomen intentsitatea arintzea, geure buruaren kontrola berreskuratu ahal izateko.
Arreta eta tratamendu psikiatrikoa ongizate psikikoaz arduratzen, da eta ondoeza ikuspegi medikotik tratatzen du, diagnostikoa eta medikazioa behar dituzten sintoma-multzoak hobetzeko. Zenbait egoeratan, emozio arruntak ohi baino larriagoak edo iraunkorragoak bihur daitezke, gainezka egin arte. Kasu horretan, tratamendu psikiatrikoak zure ongizatearen hobekuntza nabarmena ekarriko luke.