Ondoezak hartzen gaituenean, dena da zalantza. Badoaz egunak eta ondoezak gurekin jarraitzen du. Horrexek eragiten du, agian, alarma: “Bakarrik ezin diot aurre egin gertatzen ari zaidan honi”.
Osasun mentaleko zerbitzuak
Hori lortzeko, EDIRENeko profesionalek zure traba emozional eta psikologikoak gainditzen lagunduko dizute; laguntza emango dizute, bideratuko zaituzte eta tresnak jarriko dizkizute eskura bizitzan hobetu eta kalitatea irabazteko.
EDIRENeko Osasun Mentaleko lantaldea osatzen duten kideak sakonki espezializatuta daude Psikologia, Psikiatria eta Psikopedagogia alorretan. EDIREN Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Zentro gisa gaituta dago. Pazienteen datu pertsonalen gaineko isilpekotasuna zorrotz zaintzen du, Izaera Pertsonaleko Datuen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoak xedatutakoari jarraiki.
Zergatik behar gaituzu?
- Min morala arintzeko eta sintomak zaintzeko: antsietatea, tristura, fobiak…
- Nahi duzuna jakiteko, erabaki garrantzitsuak hartzeko edota zure bizitzaren norabidea aldatzeko: bikotekidea aukeratzea, banaketak, dibortzioak, lekualdaketak…
- Egungo zein iraganeko egoera traumatikoei hobeto aurre egiteko: gaixotasunak, istripuak, sexu-gehiegikeriak, lan-jazarpena, kaleratzea…
- Ingurukoren bat galdu izanari aurre egiteko eta tristurari bide emateko, horretarako motiboak daudenean.
- Haserretzen ikasteko, ezetz esaten ikasteko eta zureak ez diren arazoen gainean gehiegizko zamarik ez hartzen ikasteko.
- Oposizioetarako edota lan-elkarrizketa zail baterako prestatzeko.
- Zeure buruaz duzun irudia hobetzeko, exijentzia-maila apaltzeko eta zure indarguneak zein ahuleziak onartzeko.
- Trabatuta daudela diruditen familia-arazoak konpontzeko.
- Mendekotasunak konpontzeko.
- Medikazioa kentzeko edota murrizteko.