Gure proposamenak oso publiko ezberdinei eskaintzen dizkiegu: norbanakoak, profesionalak eta taldeak.
Psikoterapia eta Psikologoen Zentroa
Norbanakoak
EDIRENen, adin guztietako norbanakoak artatzen ditugu: haurrak, puberrak, nerabeak, gazteak, helduak, adinekoak…
Pertsona askok arazo zehatzekin jotzen dute gure zentrora, bai fisikoekin (bizkarreko arazoak, tendinitisa, kontrakturak, muskuluetako lesioak…), bai burukoekin (estresa, antsietatea, depresioa, fobiak, harreman-arazoak…), eta berariazko esku-hartze terapeutikoak behar izaten dituzte, zeinak hainbat mailatan eskaintzen zaizkien: bakarka, bikotearekin, familiarekin edo taldean.
Gure kooperatibaren proposamena bada, halaber, ustez patologia zehatzik izan barik prebenitu nahi dituenarentzat, edo nolabait kezkatuta daudenentzat, baita orientazioa behar dutenentzat ere.
Gainera, EDIREN arduratzen da “gizarte-ezinegonak” edo “eguneroko bizimoduko ezinegonak” deritzenak jasaten dituzten pertsonez, alegia, biztanleriaren gehiengoaz; hots, eguneroko bizimoduko arazoak, oso ohikoak izanik kontuan hartzen ez direnak, baina, epe luzera, osasunari dagokionez kexa eragin eta garesti ordainarazten dutenak.
Ezagutu gure zerbitzuak
Profesionalak
EDIRENen proposamenen beste xede-kolektibo garrantzitsu bat profesionalena da, nagusiki Osasun, Hezkuntza, Gizarte Esku Hartze eta enpresa arloetan lan egiten dutenena.
Pertsona horiek ere topa litzakete erantzunak EDIRENen, gure irakaskuntza-proposamenaren bitartez.
Taldeak
EDIRENen erakunde hartzaileak ugariak dira; izan ere, kooperatibako langile-taldea askotariko esku-hartze proposamenak diseinatzeko prestatuta dago: terapeutikoak (fisiko edo mentalak), psikohezkuntzakoak, gizarte- eta komunitate-mailakoak eta irakaskuntzakoak; egokituta, formatu eta edukietan, kolektibo bakoitzaren beharretara.
- Erakunde-mota: publikoa, pribatua, elkartea, GKEa…
- Esku hartzeko esparrua: Hezkuntza, Osasuna, Gizarte Esku Hartzea, enpresa-mundua…
Gure taldeak egunero lan egiten du erakundeekin etenik gabeko gertuko harremana izateko, haien errealitatearen jarraipena egiteko eta aztertzeko ba ote dagoen aukerarik esku-hartze terapeutiko, psikohezkuntzako, gizarte- eta komunitate-mailako edo irakaskuntzako esku-hartze beharrei erantzuteko, haien eskariak bideratuta.
Hauek dira sortu zenetik EDIRENen konfiantza izan duten edo egun gurekin lanean diharduten erakunde nagusietako batzuk.
EDIRENek proposamen ugari eta askotarikoak eskaintzen dizkie osasunaren arloko erakundeei, publiko zein pribatuei: zerbitzu publikoak, ospitaleak, larrialdiak, anbulatorioak, enpresak, diziplinarteko taldeak, profesionalen kolektiboak…; edo hartzaileen osasunean eragitea xede dutenak.
Hona hemen zenbait:
- Gasteizko Udala-Osasun Publikoa: Eskolan Mendekotasunak Prebenitzeko Programa, 2014tik.
- Osakidetza:
- Santiago Ospitalea (Gasteiz):
- “Etsaitasunaren kudeaketa larrialdietako diziplinarteko taldearentzat”
- Lanarekin lotutako gatazkak. Esku-hartzea krisian, sozio-psiko-bio ikuspegitik.
- “Talde-lana”
- Txagorritxu Ospitalea (Gasteiz): “Etsaitasunaren kudeaketa larrialdietako diziplinarteko taldearentzat”
- Olagibel anbulatorioa (Gasteiz): “Bezero-erabiltzailearen etsaitasuna gobernatzea”
- Galdakao Ospitalea: “Osasun-langileen estresa gobernatzea”
- Bizkaiko Osasun Mental Sarea: “Egoera gatazkatsuak desaktibatzea”, “Talde-dinamikaren hastapenak” eta “Taldeen zuzendaritzari buruzko prestakuntza”.
- Zerbitzu Zentralak: “Talde-dinamika Lehen Arretan” (Bilbo, Gasteiz eta Donostia)..
- Sansomendiko Osasun Zentroa (Gasteiz): esku-hartze psikosozialerako esperientzia pilotua osasun-zentroko profesionalen diziplinarteko talde osoarekin.
- Zuzendaritza Probintziala-Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia: “Bulegoko lanaren ikuskera ergonomikoa”
- Gobernuko Lurralde Ordezkaritza Euskal Herrian:
- “Bulegoko lanaren ikuskera ergonomikoa” (2 maila)
- “Ergonomia eta jarreren berreziketa”
- Lea-Artibaiko Mankomunitatea– Bizkaia: Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuko langileentzako prestakuntza, 2006tik.
- “Ergonomia eta jarreren berreziketa”
- “Jarreren higienea eta gorputz-kontzientzia” (5 maila)
- HOBETUZ – Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa. Nagusiki landunentzako prestakuntza:
- “Ariketa fisikoa, patologia kronikoa duten pertsonentzako botika”
- “Bezero-erabiltzailearekiko harremanean etsaitasuna gobernatzea”
- “Jokabide suizida ebaluatzea eta gobernatzea”
- LANBIDE:
- “Ariketa fisikoan esku hartzeko estrategiak patologia kronikoak dituzten pertsonentzat” (150 ordu)
- “Jarreren berrizketarako tresnak ariketa fisikoa eginez lan egiten duten pertsonentzat” (150 ordu)
- Osasun Publikoa-Gasteizko Udala: Elikadura-aztura osasungarriak sustatzera bideraturiko jarduera teorikoen garapenerako zerbitzua.
- Gasteizko Udala-Gazteria Zerbitzua Partaidetza XtraClub Programan: nerabeentzako masajea
- Gaixotasun kronikoen elkarteak: “Gaixo kroniko baten familian osasuna sustatzea”
- Osasun Publikoa Babesteko Elkartea-LEP: “Komunitatean Esku Hartzeko Metodologia Gizarte eta Osasun arloko profesionalentzat”
- Osasun Publikoa Babesteko Elkartea-LEP: “Lan komunitarioa Osasun arloan: borroka galdua?”
- Arabako Erizainen Elkargo Ofiziala:
- “Esku-hartze komunitarioa Lehen Arretan”
- “Familia zaintzea. Erizaina beti laguntzeko prest”
- Osatzen Jardunaldiak-Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Elkartea: “Egungo kontraesanak Lehen Arretako jardunean-Lantaldea (Sansomendiko Osasun Zentroko profesionalen taldea)
- Euskal Herriko Erizaintzako Laguntzaileen I. Jardunaldiak-Osakidetza: “Komunikazioa erizaintzako profesionalen taldearekin ospitalean”.
- Bestelakoak
EDIRENek hezkuntza-erakunde mota orori egiten dizkio proposamenak, publiko zein pribatuei: haur-hezkuntzako zentroak, lehen hezkuntzakoak, bigarren hezkuntzakoak (publikoak, itunpekoak eta pribatuak), lanbide-heziketa, unibertsitateak, profesionalen kolektiboak, elkarteak, etab
Hona hemen batzuk:
- Hezkuntza Saila-Gasteizko Udala: Laguntza psikopedagogikoen programa ikastetxeetan
- Nafarroako ILZ: Nafarroako ikastetxe publikoen sareko irakasleentzako informazioa: “Sentimenduen logika: bi aldeko txanpona” tailerra
- Deustuko Unibertsitatea – Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea – Gizarte Lan eta Soziologia Saila: Familia Esku Hartze eta Bitartekaritza Masterra (“Esku Hartzeko Prozesua” modulua)
- Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU) – Irakasle Ikasketen Fakultatea: irakasleentzako prestakuntza: “Psikodrama Sinbolikoa: maitagarrien ipuinen gaineko bestelako begirada bat”
- Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU): ikasleentzako prestakuntza: “Nola egin aurre lan-hautaketa prozesuei?”
- Mondragon Unibertsitatea – Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea: ikasleentzako prestakuntza: “Familia-eskola harremanak egungo jendartean”
- Gasteizko Corazonistas-Sagrado Corazón Ikastetxea: “Hezkuntza afektibo-sexualari buruzko Programa”
- Gasteizko Vera Cruz Ikastetxea: “Hezkuntza afektibo-sexualari buruzko Programa”
- Gasteizko Urkide Ikastetxea, S.Coop.: “Hezkuntza afektibo-sexualari buruzko Programa”
- Lea Artibaiko LHIK: “Irakasleentzako rol profesionala”
- Egibide (Nieves Cano) Gasteiz: “Talde-prozesuen koordinazioa ikasgelan: sormena eta ikaskuntza”.
- Egibide (Nieves Cano eta Arriaga) Gasteiz: “Ergonomia eta jarreren berreziketa irakasleentzat”.
- Gasteizko San Prudencio Ikastetxe Pedagogikoa: “Irakasleentzako prestakuntza hezitzailearen rolari eta nerabezaroko prozesuari buruz”.
- Hezkuntza Saila-Gasteizko Udala Haur-eskolak (gurasoentzako hitzaldiak)
- Ortzadar, S.L.: “Eskola-jazarpenaren (bullying) fenomenoa”
- San Martín de Loinaz Ikastetxea (Lasalle):
- “Seme-alaben hazkuntza, oztopoz beteriko bidea”
- “Nola ulertu nerabe bati?”
- Kultur kabia-Landako Elkartegia (Erandio): Musikoterapia-tailerra
- Ugaro Ikastetxe Publikoa-Legorreta: “Ikastetxe-aldaketa, etxerako lanak”
- Bestelakoak.
EDIRENek proposamenak diseinatzen ditu gizarte esku-hartzearen esparruan lan egiten duten mota guztietako erakundeetarako, publiko zein pribatuetarako: zerbitzu publikoak, GKEak, kolektiboak, fundazioak…
- Gasteizko Udala – Gazteria Zerbitzua
– Psikoaholkularitza: Gazteentzako Psikologia Aholkularitza Zerbitzua, 2007an sortu zenetik. - Arabako Foru Aldundia – Adingabekoen eta Familiaren Arloa: Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Adingabeen eta Familien Arloaren esku dauden kasuetarako Arreta Psikologiko eta Psikopedagogiko Zerbitzua, 2015az geroztik
- Bilboko Udala – Osasun eta Kontsumo Saila – Droga-mendekotasun Bulegoa:
- “Eginkizun profesionalei modu osasungarriagoan aurre egiteko erremintak” programa, gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonekin lan egiten duten profesionalentzat (3 maila), 2006az geroztik
- Elkarzainduz programa: kasuak gainbegiratzea gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonekin lan egiten duten hezitzaileentzat
- Munduko medikuak, gainbegiratutako kontsumorako aretoa (narkoaretoa): taldea gainbegiratzea eta estresaren kudeaketa
- Alkoholiko ohiei laguntzeko taldea
- Familientzako eta alkoholiko ohientzako prestakuntza
- Bizkaiko Foru Aldundia -Bidaltzen- leihatila bakarra: Esku-hartzea taldearekin eta estresaren kudeaketa
- Lea-Artibaiko Mankomunitatea – Bizkaia. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileentzako prestakuntza, 2006az geroztik
- “Eginkizun profesionalari modu osasungarriagoan aurre egiteko erremintak”
- “Zahartze-prozesua. Mendekotasuna duten pertsona zaintza. Zaintzailearentzako kalitatea (bi maila)”
- “Gainbegiratzea-Egoera zailak gobernatzeko tailerra”
- “Dementzia”
- “Emozioen kudeaketa”
- HOBETUZ – Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa. Batez ere landunentzako prestakuntza:
- “Mendekotasuna duten pertsonekin lan egiten duten profesionalentzako rol profesionala”
- “Talde-dinamizazioa, psikodramaren bitartez”
- Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren sustapena (“Komunitate Dinamizazioa” Profesionaltasun Ziurtagirirako prestakuntza-modulua) (50 ordu)
- Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak:
- “Zahartzea, bizi-prozesua. Ongizaterako osagarriak”
- “Bakardade hautatua-bakardade behartua”
- ADAP-Presoei Laguntzeko Elkartea (Gasteiz): “Eginkizun profesionalari modu osasungarriagoan aurre egiteko erremintak”
- Bilboko Cáritas Diocesanas: “Eginkizun profesionalari modu osasungarriagoan aurre egiteko erremintak”
- Hiesaren aurkako T4 Elkartea (Bilbo): “Eginkizun profesionalari modu osasungarriagoan aurre egiteko erremintak”
- Bizitegi Elkartea (Bilbo): “Eginkizun profesionalari modu osasungarriagoan aurre egiteko erremintak”
- Beata Mª Josefa Harrera Zentroa (Bilbo): “Eginkizun profesionalari modu osasungarriagoan aurre egiteko erremintak”
- Lagun Artean Harrera Zentroa (Bilbo): · “Eginkizun profesionalari modu osasungarriagoan aurre egiteko erremintak”
- FEVAS (Bilbo). “Eginkizun profesionalari modu osasungarriagoan aurre egiteko erremintak”
- Betoño Etxea- Harrerarako eta Gizarteratzeko Zentroa – Bizitza Berria: “Eginkizun profesionalari modu osasungarriagoan aurre egiteko erremintak”
- CEAR-Euskadi: “Lantaldearen harreman-dinamikaren inguruko esku-hartzea”
- Bilboko Gizakia Fundazioa: · “Liskarrak gobernatzea bezero/erabiltzailearekiko harremanean”
- Urgatzi Taldeko Egoitzak eta Eguneko Zentroak: · “Giza eta lan harremanak hirugarren adinaren esparru instituzionalean”
- Ortzadar, S.L: “Lan-orientatzailearen lan-arazoak”
- Arabako Gurutze Gorria. “Enplegu-aniztasuna”
- Hiesaren Aurkako Herri Batzordea: “Errearen sindromea”
- Nuevo Futuro Elkartea (Gasteiz): lantaldeak gainbegiratzea
- ADAP-Presoei Laguntzeko Elkartea (Gasteiz): lantaldeak gainbegiratzea
- Sansomendiko Adinekoentzako Zentro Soziokulturala: “Zahartze-prozesua”
- Gaixotasun kronikoen elkarteak: · “Gaixo kroniko baten familian osasuna sustatzea”
- Errehabilitatutako alkoholikoen elkartea: · “Bizitza emozionala, bizi-zikloa eta autoestimua”
- ADELES-Lupus Gaixoen Arabako Elkartea:
- “Kudeaketa-erantzukizuna duten taldeentzako prestakuntza”
- “Emakumea, familia eta osasuna”
- “Familia, bizikidetza eta osasuna”
- Arabako Hazkuntza-Crecer en Salud Elkartea: “Gorputza bizi”, “Feminitatearen labirintoa”
- ASPASOR-Arabako Gorren Guraso eta Lagunen Elkartea: · Gurasoek eta nerabeek osaturiko taldeak
- ASAMMA-Bularreko Minbizia eta Minbizi Ginekologikoa duten emakumeen Arabako Elkartea: “Pozik bizitzea gaixotasunaren ondoren”
- ASAFES- Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea: “Senideen eskola”, boluntarioen prestakuntza
- APDEMA-Adimen Ezintasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkartea: boluntarioen prestakuntza
- Lantartea Emakumeen Elkartea: “Feminitatearen labirintoa”
- INOLA: “Feminitatearen labirintoa”
- Muskizko Udala:
- “Zahartzarorako prestatzen”
- “Gurasoentzako prestakuntza”
- Lekeitioko Udala: “Gurasoentzako prestakuntza”
- Arratiako Mankomunitatea: “Gurasoentzako prestakuntza”
- Lea-Artibaiko Mankomunitatea: “Gurasoentzako prestakuntza”
- Urdaneta Gurazo Elkartea- Urdaneta Ikastetxea: “Autoestimua”
- Markina-Xemengo Batetaratza Guraso Elkartea: “Non dago jarraibide-liburua?”
- Gurasoentzako prestakuntza Euskal Herriko ikastetxe askotako, publiko zein pribatuetako, Guraso Elkarteetan (GE): Barrutia LHI, Allende Salazar LHI, Leioako Askartza Claret Ikastetxea, Muskizko Azkartzieta BHI, Lauro Ikastola, Lea-Artibai LHI, Ortuellako ikastetxea eta institutua, Plentzia Ikastetxea, Kimba Haur Eskola, Gopegiko Haurtzaindegia, Berriatuako Eskolako Guraso Elkartea, Berakruz Ikastolako Guraso Elkartea, Allende Salazar Herri Ikastetxea, Legutioko Garazi Ikastetxeko GE eta Lekeitioko Iturriotz BGIko Guraso Elkartea, besteak beste.
- Beste batzuk
Lana oso alderdi garrantzitsua da gure bizitzetan. Pertsona batzuek izualdi handirik gabe bizi ohi dute haien egunerokotasuna; beste askok, ordea, mota guztietako gatazkak bizi dituzte egunero, hala nola, harremanen esparruan, gainezka egotea, gainkarga…
Lan-egoerak asko aldatu dira denbora gutxian, eta beldurra, sufrimendua, etsipena eta abar ageri dira.
Nola eragiten du horrek guztiak gure osasunean? Normaltzat hartu behar dugu lanak gu ahultzea eta gugan ezinegona eragitea, edo bada beste aukerarik? Nola joka dezakegu?
MOTIBAZIOA
Hainbat modu daude eguneroko zereginei aurre egiteko: batzuek “gustuko dudana egiten dut, eta, gainera, ordaindu egiten didate” esaten dute; beste batzuek, aldiz: “begira zein txarra izango den lana, non ordaindu egiten dioten”.
Zeren mende dago nor bere lanera motibazio handiagoz edo txikiagoz joatea?
Soldata al da ordainsari bakarra?
GURE GORPUTZA
Lana eta estresa astunagoak dira egunetik egunera. Gorputzak hitz egiten du, kexu da, oihu egiten du, eta, ezin duenean gehiago, geldiarazi egiten gaitu. Gorputza zaindu ezean, ez digu utziko bizitzan aurrera egiten.
LAN HARREMANAK:
Batzuetan, denbora gehiago ematen dugu lankideekin gure familiarekin berarekin baino. Oso harreman hertsiak sortzen ditugu gure artean; hori dela eta, mota guztietako harremanak izaten dira (nagusiekin eta lankideekin). Baina, tarteka, gaizki pasatzen dugu, eta “giro txarra” dagoela esaten dugu.
Esan dezakegu lan-esparruan egunero bizi ohi dugun guztiak, hala nola, harreman-gatazkek, jarrera txarrek, estresak eta gainkargak, gure osasunean eragiten dutela, eta, askotan, epe luzeko bajak hartu behar izaten ditugu.
Hori guztia prebenitu ahal izateko, EDIRENek enpresei proposamenak egiten dizkie, fisikoak zein emozionalak, goi- eta erdi-mailako agintarientzat eta lantaldeentzat, arrisku psikosozialak prebenitze aldera. Hona hemen proposamenok:
- “Ergonomia eta jarreren berreziketa”
- “Jarreren higienea eta gorputzaz jabetzea”
- “Arazoak konpontzea”
- “Laneko estresa eta haren ondorioak”
- “Harremanen kudeaketa lantaldeetan” (“pertsona toxikoak”)
- “Rolak, lidergoa eta talde-lana”
- “Emozioen kudeaketa”
- “Taldeen dinamizazioa”
- “Errearen sindromea”