Heziketa laguntza indibidualizatua eta aholkularitza zerbitzua
Nori zuzenduta dago?
Lea-Artibaiko Amankomunazgoko udalerriren batean bizi diren 18 urte arteko (hauek barne) pertsonen gurasoak, senideak eta erreferenteak.
Zertarako balio du?
Familiei orientazioa eta laguntza ematea, seme-alabak hezteko eguneroko zereginean sortzen diren zalantza eta kezkei erantzuten saiatuz.
Heziketa osasungarriagoa ematen laguntzea.
Espazio konfidentziala eta doakoa
Eremu konfidentzial, segurua eta doakoa eskaintzen dugu, heziketa lanean egunero agertzen diren zailtasun, nahasmendu eta inpotentzia sentimenduei buruz lasai hitz egiteko.
Prozesu honetan, Hezkuntza, Pedagogia eta Familiako adituek lagunduko dizute.
Posta elektronikoz, telefonoz edo bideokonferentziaz erantzungo dizute, eskura duzun plataforma birtualaren bidez (Zoom, Whatsapp…).
Uztailean eta abuztuan ez da zerbitzurik egongo.
Eskatu hitzordua
Arreta eman ahal izateko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar duzu, honako bideak erabiliz:
- Posta elektronikoa: elkarrekintza@ediren.com
- Telefono 688 69 08 94: astelehen, asteazken eta ostiraletan ematen ditugu hitzorduak, 09:30etatik 13:30era.
- Whatsapp 688 69 08 94: mezu idatzia edo audioa.
- Galdetegia: