Joseba Rey Bengoa
Psikologoa, familia eta bikoteko psikoterapeuta
1999an lizentziatu nintzen Psikologian, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Karrera amaitu aurretik eta gaurdaino, tratamendu psikologikoko metodoen eta psikoterapiaren ikasketa interesatu izan zait, hala norbanakoentzat nola bikote edo familientzat.
Fokatze laburretan espezializatu naiz, ondoeza eragiten duen sintomatologia ahalik eta epe laburrenean arintzean, metodo sakonagoekin uztartuta, baita pertsonen egoera psikikoaren ebaluazioan ere.
Pertsonen funtzionamendua hobeto ulertu nahian, psikologia sozialaren eta esku-hartze komunitarioaren gaineko interesa piztu zitzaidan. 2001Ean, substantzia toxikoen erabilera okerraren eremuan hasi nintzen lanean, eta horretan jarraitzen dut gaur egun.
2002an hasi nintzen Hazgarri SMn lanean, eta, egun, EDIRENeko bazkide langilea naiz, 2004an kooperatiba bihurtu zenetik.
Psikoterapeuta naiz, norbanakoen zein bikoteen arazoen esparruan, eta ebaluazio- eta prestakuntza-lanetan ere banabil.