Psikodraman sakontzeko bizipen-mintegia, bizitza emozionala zaintzeko beharra sentitzen duten profesionalei zuzendua
Hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuen arloko lanbideetan, erabiltzaileekin sortzen den lotura afektiboa da esku-hartze tresna nagusia.
Harreman hori karga emozional handiko egoeren eraginpean egoten da denbora luzez; beraz, aspektu hori ondo zaintzen ez bada, profesionalengan desgaste handia sor dezake.
Egoera horietan eta enpresa mundura ere zabal daitezkeen beste batzuetan, aspektu pertsonal eta profesionalak uztartu egiten dira, nahi eta nahi ez.
Nork bere buruari gehiegi eskatzea, gehiegi inplikatzea, dena kontrolatu beharra, mugak jartzeko zailtasunak edo taldean lan egitekoak; horiek dira arazoak sor ditzaketen sentimenduetako batzuk.
Profesionalek beren emozioak lantzeko espazio bat edukita, desgaste horiek saihestu eta emaitza hobeak lortzen lagundu dezakegu, kostu txikiagoarekin.
NORBERE BURUA ZAINTZEKO ESPAZIOA PROFESIONALENTZAKO
Data: urriaren 27a, larunbata
Ordutegia: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00.
Tokia: EDIREN, Errekatxiki kalea, 4 eta 6-Gasteiz
Irakaslea: Rafael González Méndez, psikologoa, psikodramatista, Espainiako Psikoterapia eta Psikodrama Psikoanalitikoko Institutuko kide irakaslea.
Prezioa: 115€
Izen-emateak: Bidali mezu bat kooperatiba@ediren.com helbidera, lekua erreserbatzeko. Ordainketa transferentzia bidez egingo da, mintegi bakoitza baino 15 egun lehenago.
Utzi zure iruzkina