Trauma psikikoari gero eta garrantzia handiagoa ematen ari zaio, kontuan izanda indarkeriaren fenomenoa gaur egungo lakra sozial handienetako bat bihurtzen ari dela.
Neurozientzia eta Psikoterapia arloko azken aurrerapausoei esker, bi diziplina horiek elkarrengana gerturatu dira eta lanketa terapeutiko oso baliagarriak garatzen ari dira.
Ikasturteak
Psikodrama mintegia: “Emozioen kudeaketa “
Hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuen arloko lanbideetan, erabiltzaileekin sortzen den lotura afektiboa da esku-hartze tresna nagusia. Harreman hori karga emozional handiko egoeren eraginpean egoten da denbora luzez; beraz, aspektu hori ondo zaintzen ez bada, profesionalengan desgaste handia sor dezake.
Hazkuntza pertsonalerako taldea “Bisitza-gidoia”
Psikodrama sinbolikoaren bitartez.
Nor bere bizitzaren protagonista izateko interesa duten pertsona guztiei zuzenduta.
Sentimenduen logikari buruzko tailerra Bi aurkidun txanpona
Geure emozioak kontrolatzeko gai gara? Positiboak edo negatiboak dira?
Nork agintzen du: bihotzak ala buruak?
«Ez egin zeure emozioekin borrokarik, utzi iezaiezu egoten eta, lehendabizi, saia zaitez horiek entzuten.
Hor badaude arrazoi on bat dagoelako izango da…»
Mintegi monografikoa: “Psikodrama Sinbolikorako sarrera”
Psikodrama sinbolikoari esker, ahalmen sortzailearekin konektatu daiteke sinbolo, amets eta jolas dramatikoen bitartez.
Ttresna indartsu horren bitartez, talde-lan handia egin daiteke askotariko kolektibo ahulekin.
Haurra jaio aurreko programa
Ama eta aita izango direnei laguntza ematea, haurdunaldian zehar.
Amatasunaren egoera berriak hainbat sentimendu sorrarazten ditu emakumeengan: kezka, zalantza, segurtasunik eza… baita gizonengan ere.
Gai izango al naiz? Zer da ama ona edo aita ona izatea?
Yoga edirenen, nobedadea
Yoga helduentzat, familiaretean eta haurrentzat.
Psikodrama sinbolikoko tailerra “Bidaia bat ametsen mundu misteriotsura”
Askok uste dute ametsak zentzugabeak direla, esanahirik gabekoak…
Hala ere, ametsean, gure gorputzak atseden hartzen duen bitartean, gure adimena lanean ari da, aktibatu, jolastu eta bere ahalmen sortzaile guztia ateratzen da.
Horiek entzun eta ulertzen ikasten badugu, geure buruaren askotariko bertsioak aurkitzeko bidea erakutsiko digute.