Nor bere bizitzaren protagonista izateko interesa duten pertsona guztiei zuzenduta.
Irene Henche eta Enrique Sarachok gidatuta
Irene Henche, psikologo klinikoa eta hezkuntza-psikologoa, Psikodrama Sinboliko Metodoaren egilea. Madrilgo Psikodrama Sinbolikoaren Eskolako zuzendaria.
Enrique Saracho, psikiatra, psikodramatista, EDIREN Gasteizko osasun kooperatibako zuzendari teknikoa.
Prestakuntza honako erakundeek ziurtatua: AEP (Psikodramaren Espainiako Elkartea) eta FEAP (Elkarte Psikoterapeuten Espainiako Federazioa).
Bizi al dezaket bizitza neure desioen arabera?
Zergatik errepikatzen ditugu egoerak behin eta berriro?
Ona da atzera begiratzea, ibilitakoa berrikustea eta gure bizitzaren protagonista izanik aurrera jarraitzea.
Pertsona asko ez daude beren bizitzarekin pozik, egiten dutena eta espero eta planifikatu zutena bat ez datozela sentitzen dutenak. Behin eta berriro oztopo bertsuekin topo egiten dutela ohartzen dira eta gatazka errepikatuetan nahasita ikusten dute euren burua, horren arrazoiak zeintzuk diren jakin gabe. Zapuztuta, indargabe eta, azkenik, etsita sentitzen dira beti «istorio bera» bizitzeagatik.
Bizitza aldatzea ez da asmo, proiektu eta etorkizuneko plan asko egitea, baizik eta errepikatzen ari garen bizitza-gidoia zein den deskubritzea eta iraganean gidoi hori nork esleitu zigun aztertzea.
Geure bizitzen gaineko kontrola berreskuratzeko, beharrezkoa da geuregan pisu handia duten familiaren mandatu eta rolak argitzea, konturatu gabe geure urratsak zehazten dituztenak. Lan hori egin ondoren soilik hautsi ahal izango ditugu akitu egiten gaituzten «gurpil zoroak», horrela soilik izango gara geure erabaki propioak hartzeko gai eta bizi-proiektu egiazko eta pertsonala sortzeko gai.
Lantaldeak ematen dizkigun tresnak, Psikodrama Sinbolikoaren teknikak alegia, oso baliagarriak dira lan sakona egin eta aipatutako helburuak denbora-tarte laburrean eskuratzeko.
Ezaugarriak
Formatua: hilean LARUNBAT batean
Tokia: EDIREN, Errekatxiki, 4-6 – Vitoria-Gasteiz
Informazio gehiago eta izen-emateak: Tfno. 945 266 366 edo online inskribatu.
EMAN IZENA ORAIN
Psikodrama Sinbolikoaren bitartez.
Nor bere bizitzaren protagonista izateko interesa duten pertsona guztiei zuzenduta.
Utzi zure iruzkina