"Hazteko hezten programa"
Adimen-gaitasun handiko seme-alabak dituzten familiei zuzendua.
Gaur egungo gizartean heztea ez da lan erraza.
Adimen-gaitasun handien errealitatea bizi duten familiek zalantzak, kezkak, ziurgabetasuna… bezalakoak senti ditzakete.
Nola lagundu ditzakegu premia bereziak dituztenak beraien heziketa prozesuan?
Edireneko profesional-taldeak programa hau proposatzen dizu, honako helburu hauekin:
- Adimen gaitasun handidun seme-alabak dituzten familiek egungo gizartean bizi duten errealitateari buruz hausnartzeko talde-espazio bat sortzea.
- Familiek beraien seme-alaben garapen emozionala eta ebolutiboa ulertzea.
- Adimen gaitasun handidun seme-alabek dituzten familien premiak irakurtzea erraztuko duten oinarrizko irizpideak eskaintzea.
Programa honetan honako eduki hauek jorratuko ditugu:
- Zer funtzio betetzen dugu familia gisa? Zeintzuk dira gure espektatibak? Zeintzuk dira gure exijentziak?
- Baliabide kognitiboen eta emozionalen arteko oreka. Garapen emozionala eta erresilientzia.
- Zer behar du nire semeak edo alabak? Nola jakin dezaket? Espazioak, mugak, autoritatearen erabilera.
- Frustrazioak, hazten laguntzen al du?
- Zer da haztea? Autokontzeptua, nortasunaren eraikuntza.
- Sozializazioa, nola bizi dute adimen gaitasun handiko pertsonek? Sinpatia versus enpatia.
PROGRAMAN IZENA EMATEA
OTSAILAREN 9RA ARTE
PLAZA MUGATUAK
- 1 ordu eta erdiko 6 saio.
- astean behin.
- Egunak: otsailaren
- 13a, 20a eta 27a
- 5a, 12a eta 19a
- Ordutegia: 18:00etatik 19:30era.
- Lekua: EDIREN, Errekatxiki, 4-6
- Hausnarketan eta parte-hartze aktiboan oinarritutako talde metodologia.
- Informazio gehiago: kooperatiba@ediren.com / Tel. 945 266 366
PRECIO
- Prezio: 150 €
- Bi senideren prezio berezia: 250 €
- Ordainketa bakarra programan izena emateko unean.
PROFESIONALAK
Dinamizatu:
- Iratxe Ortiz de Orruño, pedagogoa, familia-terapian eta bikote-terapian aditua.
- Hilargi Macho, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaslea.
Programaren gainbegiralea:
- Enrique Saracho, psikiatra, psikoterapeuta, programaren ikuskatzailea.
Utzi zure iruzkina