Guraso eta hezitzaileak garen heinean, eskola-porrotak beldurtu eta estutu egiten gaitu: zergatik ez du ikasi nahi? Zergatik kostatzen zaio horrenbeste etxerako lanak egitea? Zergatik ez du ateratzen gainerakoek beste etekin? Zergatik kostatzen zaio horrenbeste irakurtzea?
Pedagogia
Zure seme-alabaren eskola-arazoak ez dira huskeria, haren etorkizuna jokoan baitago, baina horrek ez du esan nahi gaixo dagoenik.
EDIRENen, eskola-etekin eskasa ez dugu porrotzat jotzen. EZ dute porrot egiten ikasleek, edo irakasleek, eta are gutxiago gurasoek.
Ikaskuntzak ez du izan behar lehiaketa, betebeharra edo zigorra, zorroztasunez jasaten dena, baizik eta mundua ezagutzeko prozesu gozagarria.
Egungo bizimoduek, baina, ez dute laguntzen horrela ikusten.
Presio sozialak arazoak eragiten ditu tartean diren aldeen artean, eta, batzuetan, gurasoek eta hezitzaileek profesional baten beharra izaten dute, bitartekaritza-lana egin eta bideratzen lagun diezaien.