Neska-mutil askok, eguneroko bizimoduan, larritasuna eta kezka sortzen dizkieten egoerak bizi dituzte; ez haiei bakarrik, baita haien inguruko helduei ere.
Servicios educativos y pedagógicos
Haurrak eta gazteak dira biztanleriako sektorerik kalteberenena, egungo familia-bizimoduetan izaten ari diren aldaketei dagokienez.
Neska-mutilek beren garapen-etapa honetan bizi dituzten egoerek ondokoak eragiten dizkiete: beldurra, segurtasunik eza, norberarengan konfiantzarik eza, autoestimu-arazoak, frustrazioa kudeatzeko arazoak, antsietatea, motibaziorik eza, blokeoa, dislexia, arreta-defizita, irakurritakoa ulertzeko zailtasunak, idatziz eta ahoz adierazteko zailtasunak. Sarritan, jarraibideak behar izaten dituzte ikasketa antolatzeko eta egoki bideratzeko.
Kasu guztietan, beharrezkoa da hasiera-hasieratik esku hartzea, ahalik eta emaitza eraginkorrenak lortzeko.
Gazteenekin lan egiten dugu, baina familia osoari eta inguruneari ere arreta jarrita.