Psikologoa, haur-terapeuta, psikodramatista
Psikologoa naiz, 2007an lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Gizarte Psikologia eta Jokabidearen Zientzien Metodologia ataleko laguntza-beka batekin.
Psikologia klinikoa interesatu izan zait betidanik, baita psikologia soziala eta herri-mugimenduak ere.
Orientazio dinamikoari buruzko prestakuntza etengabe jasota, psikoterapeuta naiz, eta haur eta gazteen psikoterapian eta psikopatologian nago espezializatuta. 2013an, psikodrama eta taldekako esku-hartzearen gaineko prestakuntza jaso nuen.
Aisialdiaren arloan lan egin ondoren, migratzaileen aholkularia eta psikologia ebolutiboko zenbait ikasgaitako irakaslea izan eta gero, 2010ean hasi nintzen Edirenen, eta, egun, haur eta gazteen inguruko esku-hartzea eta esku-hartze komunitarioa uztartzen ditut.
Kooperatibako bazkide langilea naiz, 2012tik.