Psikologoa
2015ean Psikologíako gradua amaitu nuen UCM-n (Madrileko Complutense Unibertsitatean), zehazki hezkuntzarako Psikologiako espezialitatea eginda.
Betidanik izan dut Gizarte Psikologiarekiko interesa, eta horrek, Enrique Martinez Reguera adituak zuzentzen duen Entrevias Marginazio Eskolara eraman ninduen. Horren ostean, bide horretatik jarraitu nahian, “Chiquillos y en el Campo” erakundeak bideratutako Masterra hasi nuen, Haurtzaroan eta Nerabezaroan esku –hartzeko estrategiak lantzen dituena Psikologia Sistemikoaren ikuspuntutik.
Aldi berean, Biolentzia Politiko eta Hondamendi egoeretan Osasun Mentala bermatzeko tresnak jorratzen dituen Diplomatua burutu nuen, “Grupo de Acción Comunitaria”-ren eskutik. Izandako lan ibilbidean zehar, beti mantendu izan dut haurrekin eta nerabeekin kontaktua. Testuinguru ezberdinetan aritu izan naiz lanean, eskola eta aisialdi giroetan batez ere, eta bertan bai hezkuntza ikuspegia bai ikuspegi soziala bateratzen saiatu naiz haiekin egindako esku-hartze bakoitzean.
Gaur egun, Psikologo moduan Ediren osasun koperatiban nabil lanean. Osasun mentala jorratzen duen taldearen barruan nago, baita talde komunitarioaren barne ere. Bietan, esan bezala, gazte eta haurrekin burutzen ditut esku-hartze prozesu desberdinak. Alde batetik, menpekotasunen prebentziorako tailerrak ematen ditut ikastetxez ikastetxe eta, beste aldetik, haurrentzako psikoterapia prozesuak bideratzen ditut.
Kooperatibako bazkide langilea naiz 2019az geroztik, eta gaur egun zerbitzu sozio-komunitarioen arloa zuzentzen dut.