Hausnarketarako gunea
Pandemiak arrasto handia utzi du gure bizitzan. Ia bi urte igaro dira, eta orain, zer? Horretaz guztiaz hitz egin behar dugu.
“Normaltasun berria”, denbora honetan zehar deitu izan den bezala, gero eta hurbilago dagoela dirudi, baina gure egunerokotasunari helduko diogu, lehen zen bezala?, nola aldatu dira gure bizitzak?, zer eragin du pandemiaren arrasto horrek gure osasun fisiko eta mentalean?, zer ikasi dugu?
Bizi izan duguna partekatu behar dugu. Ireki dezagun hausnarketarako gune bat, taldean partekatzeko zer suposatu duen denbora honek eta nola aurre egin etorkizunari.
Zein da proposamena?
Hainbat protagonistekin elkartzeko gune batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Protagonistek beren bizipenak eta testigantzak emango dituzte, eta adinekoen, gazteen, familien eta osasun-langileen bozeramaileak izango dira.
Enrique Saracho psikiatra eta Edenen zuzendari teknikoak dinamizatuko du saioa.
Bakardadea, antsietatea, trauma osteko estresa, bizi-proiektu trunkatuak, nerabeekiko gatazkak, gure osasun-sisteman kolapsoa, erresultarik gabeko kexak eta abar izango ditugu hizpide.
Baina beste aukera batzuez ere hitz egingo dugu, aukera berriez, eraldaketaz,…
Bilera hau ikasturte honetan antolatu nahi ditugun aldizkako solasaldietan lehena izatea nahi dugu, gure osasunari eta bizi-ereduei buruz hausnartzen eta taldean pentsatzen jarraitu ahal izateko.
IZENA EMATEA
- Aurrez aurrekoa: izena emandako ordenaren arabera mugatutako plazak.
- Online, Zoom bidez.
Ez du kosturik parte-hartzaileentzat.
Gorde zure lekua!
Medirenek une horretan indarrean dauden Coviden aurkako osasun-babeseko neurriak bermatzen dizkizu.
- Herritar guztiei zuzenduta.
- Data: urriak 28, osteguna
- Ordua: 18: 30etik 20: 30era.
- Tokia: gure lokaletan, Gasteizko Errekatxiki kaleko 4. eta 6. zenbakietan.
- Informazio gehiago: 945 266 366 / kooperatiba@ediren.com
Utzi zure iruzkina