Azken urteotako gizarte-egoerak modu globalean eragin digu, gure osasun mentala hainbat modutan aldatuz. Hala ere, ez digu pertsona guztiei berdin edo modu berean kalte egin. Nerabezaroa funtsezko etapa da nortasunaren eraikuntzan, eta autonomia irabazten ari garen une kritikoa. Horregatik, une sozial honi lotutako beldurra, murrizketak eta etorkizunaren inguruko ziurgabetasunak eragina izan dute kolektibo horrengan, batez ere haren garapenerako oztopoak jarriz.
Horregatik guztiagatik, solasaldi honen helburu nagusia nerabeen egungo egoera bertatik bertara ezagutzea da, nerabeen zailtasunak eta ondoezak, indarguneak eta aurrera egiteko baliabideak identifikatuz.
Ildo horretan, gure asmoa da hainbat baliabidetatik gazteekin eta nerabeekin lan egiten duten profesionalen esperientzia partekatzea, haien osasun mentala hainbat eremutan artatzen baitute.
Substantzien abusuak, sare sozialen erabilera konpultsiboa, online jokoa eta maila afektibo-sexualeko harreman-zailtasunak bizi-etapa honetako arazoak dira ala benetako ondoezak saihesteko bideak dira?
Osasun mentalaren ikuspegi integral horretatik, horren guztiaren inguruan hausnartu nahiko genuke, gure nerabeak hurbiltzeko eta ulertzeko, eta horiek sustatzeko dituzten indarguneetan eta baliabideetan jarriko genuke arreta, osasunaren diziplina guztietatik.
SOLASALDI IREKI
- Nerabeekin bizi, hezi edo lan egiten duten pertsona guztiei zuzendua.
- Data: martxoak 17, osteguna
- Ordua: 18: 30ean.
- Gonbidatuak:
- Ana Herrezuelo, Asajerreko psikologoa.
- Aitziber Argote, udal Asexoriako psikologoa.
- Aitzol Aldazabal, Ailaket elkarteko boluntario proiektuaren koordinatzailea.
- Dinamizatzailea: Estibaliz Saracho, Ediren taldeko psikologoa.
- Lekua: gure lokaletan, Gasteizko Errekatxiki kaleko 4 eta 6ko behealdean.
- Informazio gehiago: 945 266 366 / kooperatiba@ediren.com
DOAKO SARRERA
EDUKIERA BETE ARTE
Utzi zure iruzkina