EDIRENek osasun-gune bat eskaintzen dizu, laguntza pertsonala eta gizarte-garapena bateratzen dituena.
Gasteizko osasun zentroa
Zure bizimodurako alternatibak bilatzen ari bazara, gure kooperatibak zure eta zure familiaren osasun fisiko eta mentala hobetzeko proposamen-sorta zabala eskaintzen dizu.
Zure adina edozein izanda ere, prebentziozko esku-hartze terapeutikoak zein prestakuntzakoak biltzen dituzten zerbitzuak aurkituko dituzu hemen, banakakoak zein taldekakoak.
Zure eguneroko bizimoduari kalitatea emango dioten aldaketa txikiak lortzeko, hainbat jardueratan parte hartu ahal izango duzu, kostu txikiarekin.
EDIRENen, taldean egiten dugu lan, hainbat diziplina jorratuta eta prestakuntza bera oinarri. Gure eguneroko ahalegina laguntza profesionala ematean oinarritzen da, zure osasuna kudea dezazun eta nahi duzun bizi-proiektua askatasunez eta modu arduratsuan eraiki dezazun.
Errealitate indibidual (gorputzari zein emozioei dagokienez), familiar eta sozialaren kontzientzia handiagoa duten pertsonez osatutako gizartea nahi dugu. Horretarako, zure moduko pertsonentzat dira gure osasun-proposamenak, baita mota orotako kolektiboetarako, enpresetarako eta erakundeetarako ere, izan publikoak edo pribatuak.
MISIOA
Pertsonen osasun eta ongizatearen garapenerako lan egitea, esku-hartze profesional terapeutiko, gizarte- eta hezkuntza-mailako, eta prestakuntzakoen bitartez, herritarren bizimoduan eraldaketa osasungarriak sustatuko dituzten osagaiak emanda.
BALIOAK
- Konpromisoa pertsonekin eta jendartearekin (bizimoduen gaineko ikuspegi kritikoa eta aldaketa pertsonal eta soziala bilatzea), gizarte-erantzukizun korporatiboa.
- Diziplinarteko profesionalen arteko talde-lana, prestakuntza bera dutenen artekoa (Psikologia Soziala, EKEO)
- Zorroztasun profesionala, etengabeko prestakuntza eta ikerketa iraunkor maila jasoarekin.
- Hurbiltasuna eta isilpekotasuna. Pertsona arteko loturaren erabilera, esku hartzeko tresna nagusi gisa. Teknologia sofistikatuaren eta farmakologiaren gehiegizko erabilera saihestuta.
- Taldea elementu eraldatzaile gisa, aldaketa pertsonal eta sozialaren eragile nagusia.
- Eredu kooperatiboa, eraikuntza kolektiboa, kudeaketa parte-hartzailea.
- Beste edozein erakunde publiko zein pribaturen mende gehiegi egon barik, kaudimen ekonomikoari eustea.
- Gardentasun ekonomikoa.
- Konpromisoa berdintasunarekin, genero-berdintasunarekin eta familiaren eta lanaren kontziliazioarekin.
- Konpromisoa euskararekin eta euskalduntzearekin.