Ediren-ek ateak itxiko ditu abuztuaren 1etik 15era; gainerako egunetan zure zerbitzura egongo gara.
Ohiz kanpoko hilabeteak izan dira, hilabete zailak… Denbora-tarte laburrean gertatu den guztiak nabarmen markatu ditu gure bizitzak. Egoera berrira egokitu behar izan dugu; aldaketa asko egin behar izaten ari gara horretarako, eta higadura fisiko eta emozional handia eragin digu lanak.
Horregatik, behar-beharrezkoa dugu atseden hartzea eta deskonektatzea, egunerokotasunari indarberrituta aurre egin ahal izateko.
Laster itzuliko gara, berriz ere zure Osasun Fisiko eta Mentala hobetzen laguntzeko prest; orain inoiz baino gehiago.
Zuk ere atseden hartzeko eta udaz gozatzeko aukera izan dezazun espero dugu.
Eskerrik asko proiektu hau bultzatzeagatik. Laster arte!
Ediren-i buruz duzun iritzia ezagutu nahiko genuke. Izan ere, zure iruzkinak oso baliagarriak izango dira eskaintzen dizugun laguntza profesionala zure beharrizanetara egokitzen den jakiteko. Lagun iezaguzu hobetzen! Argitaratu iruzkin bat gure Google profilean. SAKATU HEMEN. Eskerrik asko!
Utzi zure iruzkina