Ediren enpresak lan-eskaintza berri bat egin du Vitoria-Gasteizko lantokian Administrazioko idazkari lanpostua lanaldi erdian betetzeko.
Gure kooperatiban, bezeroak dira gehien axola zaizkigunak. Horregatik, urtarriletik aurrera, jendaurreko etengabeko ordutegia eskaini nahi dugu 8: 30etatik 20: 30etara.Ediren taldeak honako baldintza hauek bete behar ditu:
- Lanpostuaren izena: Administrazioko idazkaria
- Lanpostuaren deskribapena: lanaldi erdiko lanpostua, 16:30etik 20:30era, astelehenetik ostiralera, administrazio-lanak egiteko, bezeroen arretarako eta kontabilitaterako. 2022ko urtarriletik aurrera Edirenen hasi, Gasteizko zentroan (Errekatxiki, 4-6).
- Ezinbesteko baldintzak:
- Administrazioko eta finantzetako goi-mailako teknikaria
- Contaplus kontabilitate-programa menperatzea
- Bezeroaren arretarako prestakuntza
- Kudeaketako informatika menperatzea (Office paketea)
- Euskara menperatzea: B2 profila gutxienez
Baloratu beharreko betekizunak:
- Antzeko lanpostuan gutxienez urtebeteko esperientzia izatea
- Talde-lana
Interesa duten pertsonek beren curriculumak bidal ditzakete, baloratu eta hautatzeko, honako helbide elektroniko honetara: curriculum@ediren.com
Utzi zure iruzkina