Beatriz Fernández Corres
Psikologoa, sexologoa, psikomotrizitateko terapeuta, psikodramatista
2008an lizentziatu nintzen Psikologian, Deustuko Unibertsitatean. Lan-ibilbidea irabazi asmorik gabeko elkarte batean hasi nuen, psikologo. Sexologia: Sexu Heziketa eta Aholkularitza masterra egin nuen, Madrilgo Incisex zentroan, 2010ean.
Urte hartan bertan hasi nintzen Edirenen lanean, baina karrerako praktikak ere kooperatiban bertan egin nituen. Edirenen, prestakuntza jasotzen jarraitu nuen, Talde Teknikak eta Psikodrama (2009-12), eta Terapia Psikomotorrari buruzko (2011-15) prestakuntza ere jaso nuen, Madrilgo CEFOPPn.
Edireneko bazkide langilea naiz, 2012tik.
Psikologo eta terapeuta psikomotor lana haurrekin egiten dut bereziki. Gainera, zenbait talde soziokomunitario ere koordinatzen ditut, zeinak nerabe eta helduz osatuta dauden. 2015etik, kooperatibako Artezkaritza Kontseiluko presidenteordea naiz.