Psikologoa, psikodramatista
2012an lizentziatu nintzen Psikologia Fakultatean, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Gasteizko Santiago Ospitaleko Psikiatria Unitatean lan egin ondoren, eta BAPE prestatzeko ikastaroa egin ostean, psikologia klinikoan aritzea erabaki nuen. Edirenen, 2013an hasi nintzen lanean, Gasteizko Udaleko Gazteentzako Aholkularitza Psikologiko Zerbitzuan (Psikoasesoria). Geroztik, Psikologia kliniko/sanitarioari buruzko prestakuntza jasotzen jarraitu dut (Psikologia Orokor Sanitario Masterra), baita esku-hartze komunitarioari eta taldeen koordinazioari buruzkoa ere (Psikodrama eta Talde-teknikak).
2016tik naiz Edireneko bazkide langilea, eta psikologo lan egiten dut, gazteak artatzen eta gizarte- eta hezkuntza-programetako taldeak koordinatzen.