Alaia Ozerinjauregi Bikandi
Psikologoa, familia eta bikote psikoterapeuta.
Psikologian Lizentziatu nintzan 2012. urtean Deustuko Unibertsitatean, eta ondoren, Gizartean Esku Hartzearen Psikologia arloan espezializatu nintzan unibertsitate berberean.
Nire formazioan, familiekin, haurrekin, gazteekin eta adimen urritasuna duten pertsonekin lan egin dut elkarte eta erakunde desberdinetan bai nazionalki eta bai internazionalki.
Esperientzia hauek bizi ondoren, Euskadi eta Nafarroako Famili Terapia Eskolan trebatzea erabaki nuen. Lan munduan, haur eta gazteekin, gurasoekin eta biztanleria osoarekin hasi nintzen adikzioen prebentzio arloan. Gaur egun, psikologa lez lan egiten dut alde batetik, nagusiekin, adingabekoekin eta hauen familiekin, eta beste alde batetik.
Ediren-en Komunitateko taldeko kidea naiz eta nire esku-hartzeak psikologa lez batez ere, haurrekin eta nerabeekin zentratuta dagoz.
Kooperatibako bazkide langilea naiz 2019tik, eta, gaur egun, Osasun Mentaleko Saila zuzentzen dut.